XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

698/1991 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

Euskal Autonomi Elkartearen 1991. ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen direneko maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31. ataleko 7. parrafoan, Jaurlaritzak, honako hauek arauz finkatu behar dituela ezartzen da:

Dirulaguntzen onuradunek, bai epemuga bete baino lehenago ordaindu beharrekoei dagozkienetan eta bai dirulaguntzaren xedea agian ez betetzea alboratzeko direnei dagozkienetan ere, bete behar duten berme-erregimena; dirulaguntzak edo laguntzak itzultzeko prozedura orokorra eta laguntza horien kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak hain zuzen.

Bidezkoa da, beraz, administrazio mailako ekintzabideak finkatzea aipatu diren arloei dagozkienetan, beti ere, planteiamenduak bateratu nahiez.

Hori horrela, guztientzako bateralekutzat jotzen da Dekretu hau, dirulaguntzei buruzko edozein eratako ekimenei dagozkienetan.

Espezialitate zehatzak, banan-banan aztertuko dira beren apartaduetan eta dirulaguntzak emateko arau zehatz bakoitzean ezarri daitezen zehaztasunei egokituko zaizkie.

Hiru tituluk osatzen dute Dekretuaren alde xedatzailea: Bermeak, diru-itzulketak eta dirulaguntzen kudeaketan parte hartzen duten Izaiki Laguntzaileen erregimena hurrenez-hurren.

Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko abenduaren 17an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

LEHENENGO IDAZPURUA

BERMEAK, DIRULAGUNTZETAN